0

“ZINTURAKA” JOLASTU NAHI?

Bidaltzailea: kude 2012-05-18 ZAUZTARREZ kategorian

Kaixo Aldabakide!

Zarautzen gerrikuai “zintura” ere deitu izan zaio. Pako Olazabal (Paxo) eta Juan Jose Markaidek “zinturaka” jolasaren berri eman ziguten: zuk, blogari, ezagutzen al dezu? “Zinturaka” jolasteko lagun artian zintura bat behar izaten zan. Gordetzailliak zintura hura hartu eta nunbaiten izkutatzen zun. Besteek ezin zuten begiratu, noski, beayen lana gordetzailliak harrapatu gabe hura topatzia baitzan.

Behin, lagunartian “zinturaka” jolastia erabakita, Paxo eta Markaideren adiskide batek laugarren baten zintura izkutatu zun… eta baita nun gorde zun ahaztu’re! Oaindik ez omen du iñork billatu “zintura” hura!

 
0

ZIZTADA EGUNA LARUNBATEAN MUSIKA PLAZAN

Bidaltzailea: kude 2012-05-17 ZE BERRI kategorian

BERRIAlaguna kanpainaren baitan iadanik 100 ziztada baino gehiago jaso dira Zarautzen. Oraindik ere gehiago lortzeko asmoa daukagu. Zeurea eskertuko dute! Animatu eta azaldu larunbatean musika plazan ospatuko den Ziztada egunera.

 

Etiketak: ,

 
0

TWITTERREK EUSKARATZEKO GUNEA IREKI DU

Bidaltzailea: kude 2012-05-17 ERREMINTAK, ZE BERRI kategorian

Twitterrek bere plataforma euskaratzeko eta ondoren bere sisteman txertatzeko prest dagoela iragarri du. Bere blogean argitaratutako Sei pauso gertuago munduko pertsona guztiengana heltzeko artikuluan iragarri dute zein hizkuntzetara ireki zuten zerbitzua: euskararekin batera, katalanera, ukranierara, grezierara, txekierara eta afrikaansera. 140 milioi erabiltzaile aktiborekin, Twitter egungo teknologia berrien alorrean mundu mailako enpresarik garrantzitsuenetako bat da. Zenbait kanpainaren ostean hartu du erabakia.

Twitter egun 28 hizkuntzatan erabil daiteke. Enpresak emandako datuen arabera, milioi erdi bat itzultzaileko komunitateak lagundu du lan horretan. Euskaratzea eskatzeko zenbait kanpaina egin dituzte erabiltzaileek sarean, ARGIAko kazetari Lander Arbelaitzek hasitakoa, Joseba Kamiok “Maite zaitugu, maita gaitzazu zuk ere” lemapean abiatutakoa, edota hemen, aldabatarian segitakoa.

Euskaraz itzultzeko gune honetan eman behar da izena eta esaldiak banaka itzultzen joan.

Dena den, albistea zabaldu zenean sare sozialean erabiltzaile batek proposatu zuenez, indar metaketa hau software librea darabilten proiektuak itzultzeko baliatu behar luke euskaldunen sareko komunitateak.

Azken hilabetean Identi.ca itzuli zuten librezale.org-eko erabiltzaileek eta Whatsapp aplikazioak ere bere itzulpen zerbitzua ireki zuen euskaratze lanak egiteko.

 

Etiketak: , , ,

 
0

MINTZA EGUNA OSPATUKO DUTE EKAINAREN 2AN SANTURTZIN

Bidaltzailea: kude 2012-05-17 EUSKALDUNTZIA, ZE BERRI kategorian

VII. Mintza Eguna izango da aurtengoa eta Bizkaian egokitu da oraingo honetan. Santurtzin izango da ekainaren 2an. Egun osoko egitaraua prestatu dute Santurtziko berbalagunek guztiek goza dezagun, baita umeek ere! Gurasolagun egitasmoen arrakasta kontuan baitute egitaraua prestatzerako orduan:

11:00 Harrera eta hamaiketakoa, portuan
12:00 Bisita gidatua / Ume eta gurasolagunentzat jolasak
13:30 Kalejira poteoa
14:30 Bazkaria Gernika Parkean
16:30 Sari banaketa
17:00 Erromeria “Aldatz” taldearekin
20:00 Kantu-triki-poteoa … eta sorpresa gehiago!

Bazkarirako txartelak maiatzaren 22ra arte erosi daitezke. Nagusien menua 20€tan daukazue (zeliako eta barazkijaleek menu berezia eskatu dezakezue), eta umeen menua ere egongo da 10 eurotan . Joateko asmoa duzuenak, zuen herriko dinamizatzailengana jo.

 

Menua: Oilasko paella, txahal-masailak txanpiñoi eta patatak parisko erara, postrea, kafea.

Etiketak: , ,

 
0

“EUSKARAZ BIZI NAHI DUT” ADIERAZTEKO 51 ERA DESBERDIN “HIZKUNTZAREN KEINUA” LIBURUAN

Bidaltzailea: kude 2012-05-14 ZE BERRI kategorian

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak “Hizkuntzaren keinua” liburu ilustratua aurkeztu zuen ostiralean Gasteizen. Liburua Euskaraz bizi nahi dut dinamikaren baitan kokatzen da eta bertan 25 idazle eta 26 ilustratzailek parte hartu dute.

Kontseiluko idazkari nagusiak  liburu egitasmoaren helburuak azaldu zituen: “Hizkuntzaren keinua liburua euskaraz bizitzeko nahiaren aldeko dinamikan kokatzen da. Dinamika honen baitan euskaraz bizitzeko hautua harrotasunez adierazi nahi duten eragile eta herritar oro biltzea da helburua, tartean, baita idazleak ere”.

Liburua osatzen duten testuek “euskaraz bizitzearen nahia” gaia dute komun, baina hamaika estilo desberdin biltzen ditu; ipuinak, narrazioak, olerkiak, istorioak, oroitzapenak, hausnarketak… Liburuan, hitzez bezain besteko lekua izan dute ilustrazioek. Izan ere, idazle bakoitzak sortutako testuaren osagarri, beste hogeita sei pertsonek irudi banatan adierazi dute euskaraz bizitzeko nahia. Ilustratzaile hauen artean da Oihana Leunda zarauztarra, Miren Agur Meaberen testua ilustratu du.

Liburua Elkar dendetan eskuragarri egonen da eta Berria egunkariarekin batera ere kioskoetan lortzeko aukera izango da.

 

Etiketak: ,

 
1

EUSKARAZ OSASUNTSUAGO!

Bidaltzailea: kude 2012-05-10 ZE BERRI kategorian

Bagera (Donostiako euskaltzaleen elkartea) eta OEE (Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea) aspalditik ari dira euskaraz bizitzeko aukerak sortzeko lanean. Oraingoan osasun-arloko egoera eta garrantzia ikusirik, familia-mediku eta pediatra euskaldunak eskatzeko kanpaina antolatu dute.

“Osakidetzan sendagile eta langile euskaldun asko daude, baina ez dago euskaldunen osasun- eta hizkuntza-eskubideak errespetatzeko plangintza egokirik. Zerbitzuak planifikatzeko garaian ez dute kontuan hartzen hizkuntzaren aldagaia. Horrez gain, hurrengo lan-eskaintza publikoan euskara gutxiago baloratzeko asmoa dute. Bada garaia, kexuetatik haratago, euskaldunok eskubidez dagokigun osasun-zerbitzu euskalduna exijitu dezagun. Horregatik, hasteko, euskaraz artatuko gaituzten familia-mediku eta pediatrak asignatzeko eskabideak egitea bultzatzera gatoz”.

Mediku euskalduna eskatzeko eman beharreko pausuak eta eskabide ereduak ZUZEU albistarian aurkituko dituzu. Horrez gain, eskaerak elkarrekin egiteko hitzorduak ere zehaztu dituzte eta hitzordu guztietan, BAGERA eta OEEren ordezkari bat bertan izango dela jakinarazi dute, argibideak edo laguntza emateko prest, eta nor den ezagutzen erraza.

Kanpaina hasieran ez ezik, kanpainaren jarraipena egiteko asmoa ere badutela adierazi dute.

Informazioa osorik: ZUZEU albistaria

Datuak bidaltzeko edo argibideak jasotzeko helbideak eta telefonoak:

  • BAGERA: euskarazosasuntsuago@bagera.net / Telefonoa: 943467181 / Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009
  • Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea: oee@oeegunea.org

Etiketak: , , , ,

 
0

AUZOKO EKIMENA. PARTE HARTU NAHI?

Bidaltzailea: kude 2012-05-09 EUSKALDUNTZIA, ZE BERRI kategorian

Topaguneak Zarauzko Udalaren (Euskara eta Migrazio sailaren) laguntzarekin, AUZOKO izeneko programa martxan du aurten ere Zarautzen. Unai Galdona da programa honen dinamizatzailea, eta programa azaldu ez ezik, bertan parte hartzeko gonbidapena ere luzatu nahi izan digu zarauztarroi. «Auzotarrak euskaraz dakiten herritarrak dira, eta auzokideak euskaraz ikasi nahi dutenak. Denon artean Auzoko sortu dugu». Egitasmoarekin, «herrian erroldatu berri diren herritarrak eta euskararengandik urrun bizi diren herritarrei euskara hurbildu nahi diegu eta, era berean, herritarrak herriko hizkuntz aniztasunaren jabe egin». Bi helburuak uztartuz, beste ama hizkuntza bat duten herritarrak harremanetan jarri nahi dituzte, norberarena aintzat hartu eta euskara komunikazio eta kohesio hizkuntza gisa oinarritzat hartuta.

«Auzotarrok euskara erakutsiko diegu auzokideei, baina ez dugu ahaztu behar auzotarrok auzokideengandik haien hizkuntza, kultura edota ohiturak ere ikas ditzakegula», azaldu digu Unai Galdonak, Zarauzko Auzoko egitasmoaren arduradunak. Asteazkenetan, 18:00etan biltzen dira Gaztelekuan, eta saioak ordu edo ordu eta erdikoak izaten dira. «Zarauztar guztiak zaudete ekimenean parte hartzera gonbidatuta».

Unaiek azaldu bezala, auzolana da kasu honetan auzotarrari eskatzen zaiona, eta gure hizkuntza kanpotarrei ematea da kasu honetan helburua. Eurak ahalegin handia egin behar dute ikasteko, eta guri dagokigu bide horretan gauzak erraztea. «Badaude herrian kanpotik etorri diren herritarrak euskara ikasi nahi dutenak, eta herriak jakin behar du hori egin dezaketela, baina horretarako gure laguntza behar dutela. Ahalegina egiten dutenean eskertu egin behar zaie; hori irrifar baten bidez edo ahal den neurrian hitz horri jarraipena emanda egin daiteke».

Webgunea bisitatu nahi baduzu: AUZOKO

Egitasmoan parte hartu nahi baduzu:     unaigaldona@gmail.com  /  685716211

Etiketak: , ,

 
0

ARIOLA: “MILA ESKER ARIOLA EGUNA POSIBLE EGIN ZENUTEN GUZTIOI!!”

Bidaltzailea: kude 2012-05-08 ZE BERRI kategorian
Informazio gehiago: ARIOLA

Etiketak: , ,

 
0

TOPAGUNEAK 43 HIZKKUNTZA BILTZEN DITUEN WEBGUNEA SORTU DU

Bidaltzailea: kude 2012-05-08 ERREMINTAK, ZE BERRI kategorian

Topaguneak hizkimizki.com webgunea sortu du, hizkuntzen arteko poltsikorako oinarrizko hiztegiak sortzeko helburuz. Guztira 43 hizkuntza batzen dira eta euren arteko konbinazioak eginez 1.806 oinarrizko hiztegi sortzen ditu webguneak.

Horietariko hizkuntza asko lehen aldiz jarri dira bata bestearekin harremanetan, esaterako aragoiera-nepalera. 43 hizkuntza horietarik bi hautatu eta data-baseak momentuan sortzen du oinarrizko hiztegia. A4 formatuan inprimatzeko prest jartzen digu emaitza eskura.

Euskaratik urrun bizi diren herritarrak euskarara hurbiltzeko asmoa du ekimen honek.

Informazio gehiagorako: SUSTATU

Hiztegiekin lotuta, orain urtebete, albiste hau ere argitaratu genuen. EUSKALBAR: HIZTEGIAK ESKURA!

 

Etiketak: , , ,

 
0

EUSKARARENTZAT ESTATUS “OFIZIALA, LEHENTASUNEZKOA ETA EZAGUTU BEHARREKOA” ALDARRIKATU DU KONTSEILUAK

Bidaltzailea: kude 2012-05-06 ZE BERRI kategorian
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak kezka handiz bizi du egungo egoera, gatazka gainditzeko prozesu politikoan ez zaiolako euskararen normalizazioari dagokion garrantzia ematen eta ondorioz “Euskararen gutxienekoak zehazteko adierazpena” aurkeztu die Euskal Herriko eragile politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalei. Hori da maiatzaren 4ko ekitaldi berezian Donostiako Kutxa Andia aretoan  Kontseiluak azaldu nahi izan zuena.

Hemen  “Euskararen gutxienekoak zehazteko adierazpena”ren oinarrizko puntuak:

1. Kanpo esku-hartzerik gabeko hizkuntza-politikarako eskubidea

Hizkuntza-komunitateak eskubidea du bere hizkuntza normalizatzeko politika definitzeko eta garatzeko inolako kanpo esku-hartzerik gabe.

2. Estatus egokia

Gure herriaren normalizaziora iristeko gure hizkuntzak estatus juridikoa beharko du izan.

Berezkoa: Euskara da Euskal Herriko berezko hizkuntza eta normalizatu beharrekoa.

Ofiziala: Hizkuntza-komunitate orok eskubidea du bere hizkuntza ofizialtzat erabilia izan dadin bere lurraldearen barruan. Hartara, gure hizkuntzaren berreskurapena ahalbidetuko duen estatus juridiko bakarra ofizialtasuna da.

Lehentasunezkoa: Egoera gutxiagotuan dagoen hizkuntza batek izan beharreko nahitaezko ezaugarria da.

Ezagutu beharrekoa: Ezagutza unibertsalizatzea nahitaezkoa da hizkuntzaren berreskurapen-prozesua bermatzeko. Euskara ezagutu beharrak bermatuko ditu herritarren arteko bizikidetza eta euskaraz bizitzeko hautua egiten duten herritarren nahia.

Kontseiluko agerraldiaren bideoa eta agiria ikusteko: BERRIA

Etiketak: ,