ZARAUZKO EHE-K HERRITARREI ETA UDALARI II

Bidaltzailea: kude 2012-02-01 BOTA PURRUSTA, ZE BERRI kategorian |

Bi hilabete baino gehiago dira “Zarauzko EHEk herritarrei eta Udalari I” izeneko iritzi-artikulua argitaratu genuenetik. Orduko hartan, Zarauzko Bilduk, euskararen normalizazioari dagokionez, 2012rako egin asmo dituenen gaineko gure balorazioa aurkeztu nahi izan genuen.

Oraingo honetan, berriz, 2011ko udal eta foru hauteskundeen aurretik, guk, Zarauzko EHEko kideok, herriko alderdi politiko guztiei helarazi genien aldarrikapen-taularen berri eman nahi genuke. Zertarako? Bada, herritarrek ere jakin dezazuen, euskararen normalizazioari dagokionez, EHEk Udalari zer eskatu zion eta eskatzen dion. Hala, segidakoak dira, gure ustez, euskaraz bizi nahi dugunon erabateko normalizazioa erdiesteko udal administrazioak egin behar lituzkeenak:

Bukatzeko, argi eta garbi esan nahi dugu, gure ustez, aldarrikapen-taula hau betetzen hasteko, Zarautzi ezinbestekoa zaiola UEMAn, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean, sartzea; eta, berandu baino lehen bada, askoz hobe!

Zarauzko EHE

Etiketak: , ,

Erantzun