Orioko, Aiako eta Leitzako udaletako ordezkariek hiru udalerrietako eragileekin elkarlanean antolatu dute Manuel Lasarte bertsolariari omenaldia. “Xumea eta hunkigarria” izango da, Manuel Lasarte bera eta haren sorkuntza lana gogorarazteko, eta “utzitako ondarea eskertzeko eta zabaltzeko”.  Ekitaldia Orioko Karela kiroldegian izango da, iluntzeko 22:00etatik aurrera. Ordu eta erdi inguru iraungo du saioak eta hiru herrietako 30 musikari, bertsolari eta herritar igoko dira eskenatokira. Sarrera doan izango dela iragarri dute.

Manuel Lasarte bertsolari eta idazleak lotura estua izan zuen Leitza, Aia eta Orio herriekin. Leitzako Franki baserrian jaio zen Lasarte, 1927an. Hamabi urte zituela, Aiara joan zen bizitzera, eta handik Oriora. Hori dela eta, hiru herrietako udalek eta eragile ezberdinek omenaldia eskainiko diote bihar, hilak 22, Orioko Karela kiroldegian.

Informazio gehiagorako: ZUZEU

ZE BERRI