Zaila izaten da euskaltegian ikasitakoa gero kalean erabiltzea. Hainbat arrazoi daude horretarako: konfiantza falta, lotsa, ingurunea… Kontu jakina da: erabiltzen ez dena ahaztu egiten da.

Horretaz jabeturik, duela urte batzuk, AEK-k abian jarri zituen euskaltegitik kanpo euskara praktikatzeko programak : berbalagun, mintzalagun, mintzakide…

Programak horiek zubiak dira, ezagutzatik erabilerara iragotzeko zubiak. Zubi horiek zeharkatuz, indartuko da euskal komunitatea.

www.praktikatu.org

EUSKALDUNTZIA