Aiaraldeko Ernai gazte antolakundeak eginiko bideoa da. Araba euskaraz 2013. edizioan grabatua.
Hezkuntzako bederatzi eragilek beste pauso bat eskatu dute: erreformari ezekoa emateaz gain, euskal hezkuntza ehuntzera deitu dute Bidearen abiapuntu gisara, manifestazio bat egingo dute urriaren 12an, Bilboko kaleetan. Beste urrats bat jarri dute mahai gainean euskal hezkuntzako bederatzi eragilek: Espainiako Gobernuaren hezkuntza erreformari ezetz esan bai, baina horri aurre egiteko eta hezkuntza Euskal Herritik josten hasteko eskatu dute. Adierazpen batean berretsi dute elkarrekin jorratuko dutela bide hori. Euskal Herrian bertako Irakurri gehiago ...
Azkenean, guk ere trilogia egin dugu! Hemen duzue Zarauzko Aek-ko ikasle bati egindako elkarrizketa. “AEKN GUSTURA NABIL, OSO GIRO ONA DAGO” Euskara hizkuntza bizia da, Euskal Herriko pertsona bakoitza kasu bat da. Elkarrizketa honetan Asierrekin, euskara ikaslea, hitz egin genuen.
BERRIA zer den eta zertan ari den era zuzen eta atsegin batez kontatu dute Lorea Agirrek, Harkaitz Canok eta Maialen Lujanbiok, Pixel ekoiztetxeak filmatutako bideo batean.
Sindikatuek, enpresariek, kontsumitzaileek eta administrazioek euren ekarpenak egin dituzte. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Lan Mundua Euskalduntzeko Konferentzia egin du ostegun honetan Arrasaten (Gipuzkoa), Garaia Berrikuntza Zentroan, eta sektorea euskalduntzeko ibilbide-orria aurkeztu du bertan. Duela urte eta erdi lan munduko aholkularitzen sektorea osatzen duten bazkideekin lan munduaren euskalduntzeari buruzko diagnosia eta etorkizuneko erronkak definitu zituen Kontseiluak, baina “oso argi” zuen lan munduaren euskalduntzean “beste aktore batzuen esku-hartzea beharrezkoa” zela, eta, hori dela Irakurri gehiago ...
Iganden honetan Amurrion egingo den Araba euskaraz jaialdiko jarraipen berezia egingo du Aiaraldea Komunikazio Leihoak. Goizeko 10:00etatik 19:00etara formatu ezberdinetan hedatuko du ikastolen aldeko festan gertatzen ari dena. Bideoak, albisteak, argazki bildumak, twitter bidez zuzeneko kontakizuna, irratsaioa… zabalduko da sarean.
Ekainaren 7ko Karkara aldizkarian Orioko AEK euskaltegian dabilen Guillermo De la Calleri egindako elkarrizketa argitaratu zuten. Online irakurri
Gasteizen, Hirinet eta Aiaraldea dira Araba maila eguneroko informazio ematen duten webgune ezagunenak. Euskaldunentzako egiten dute lan, tokian-tokiko informazioa era multimedian eskainiz. Hiriburuan bi webgune daude, Gasteizen eta Hirinet, Aiaralderako beste bat, eta horiez gain jaioberria den Errioxaldea ere lehenbiziko urratsak ematen hasia da.
Gasteizen-eko Unai Morazarekin, Aiaraldeko Izar Mendigurenekin eta Hirinet-eko Saioa Fernandez de Arangizekin hitz egin dugu haien webguneei buruz. Helburuak betetzen ari al dira? Zerk pizten du arabarrengan interes gehien? Erantzun hauek deskubrituko dituzu erreportaje honetan, eta baita noski hedabideei buruzko informazio gehiago ere.







