Bilatutako artxiboa: ‘BIZITAKUAK’ Kategoria

‘Hizkuntzak Biziberritzeko Estrategiak’ aditu-tituluak badu bere kantua: ‘Eremunduan’. John Buhameak egin du musika eta Jon Sarasuarenak dira hitzak.

BIZITAKUAK , ZE BERRI

Mari Karmen Osakidetzako langilea da. Behin baino gehiagotan saiatu da euskara ikasten (bere kabuz eta Osakidetzak lagunduta) eta ez dago gustura egin duen bidearekin (edo egin ez duenarekin). Hizkuntzarekiko gorabeherak kontatu dizkit berriketan ari ginela. Oso argigarria iruditu zait gogoeta.

BIZITAKUAK , EUSKALDUNTZIA

Dagokionari:

 Orain dela astebete, gutxi gora behera, Zarauzko Eroski handira joan nintzen erosketak egitera, sarri egiten dudan bezala.

 Ordaintzeko garaian, normalean kajara joaten naiz eta ia-ia beti euskaraz dakien pertsona bat dago eta ez dut arazorik izaten, baina egun hartan presa nuen eta ordainketa automatikoa egiten den makina horietako batera joan nintzen. Makina hauetara oso gutxitan joaten naiz, eta, bukaeran, “eskerrikasko” esaten zuela banekien, baina, horraino, besterik gabe.

Goiz horretan, ordea, beste bezero bat neukan aurretik eta, bapatean, makinari prezioak gazteleraz esaten entzun nion. Hasieran, pentsatu nuen : begira, ordainketa erosoago egiteko metodoa! Berehala nire buruan bonbilla piztu zen: ba ote dago euskaraz? Han zegoen langileari galdetu… eta hara! ezetz, euskaraz ez zegoela erantzun zidan (berriro euskaldunok galtzaile, pentsatu nuen). Beste hizkuntza batzuetan baietz, ingelesez etabar. Iada ez nengoen ezer gehiago entzuteko gogoarekin. Euskaldunei, beste behin, gure herrian, eta, gure herriko hipermerkatu sare handienak, egiten digun bazterketa eta mesprezuaren tamaina sentitu nuen.

Horregatik eskutitz hau idaztea erabaki dut eta nire haserrea eta mina adierazi. XXI. mendean ezin duzue euskaraz bizi nahi dugun jendea horrela tratatu. Gure hizkuntza ez da gauza folkloriko bat, ondo edo pollit geratzeko bakarrik erabili daitekeena. Euskal Herriak bere hizkuntza propioa du eta hizkuntza hori euskara dela ondotxo dakizue.!

 Makina horiek euskaraz ez hitz egitearen arrazoia zein den ez dakit, baina, kostoekin zer ikusia izango duela sumatzen dut: garestiegia dela programa euskaratzea eta antzekoak… horrela bada, hizkuntza denak kendu eta bakoitzari bere hizkuntzan agurtu bakarrik egin dezala, euskaldunoi bezala.

 Nire eskuz izenpetzen dudan eskutitz honi bere garrantzia aitortuko diozutelakoan, erantzunaren zain geratzen naiz. Izan ongi.

Marije Zumeta

Zarautzen, 2013ko irailaren 17a.

BIZITAKUAK , BOTA PURRUSTA , ZE BERRI

Oion eta euskara aztertzen duen dokumentala bukatu berri du Gontzal Fontanedak. Filmaren aurkezpena urriaren 3an izango da Oiongo udal zinean. Hona hemen aurkezpen trailerra.

BIZITAKUAK , ZE BERRI

Bizimodua etengabe aldatzen ari da, eta, horrekin batera, ohiturak, harremanak… Euskara ere moldatzen ari da, noski. Normala da hori; hizkuntza guztiak egokitu ohi baitira gizartera eta horrela bizirauten dute; izan ere, zurrun mantenduz gero, galdu egiten dira.  Read the rest of this entry »

BIZITAKUAK , HAUSNARRIAN

Zarauzko Aek-ko ikasle  batzuekin izan gara eta euskararekin daukaten harremanaz hitz egin digute. Batzuk 3-4 urte daramatzate ikasten; beste batzuk, aldiz, lehenengo urtean dabiltza.

 

“NIRE FAMILIAREKIN EUSKARAZ HITZ EGITEA LORTU NAHI DUT”

 Mila Usurbilgoa da eta jaio zenetik Euskal Herrian bizi da. Bere herrian jende askok euskaraz hitz egiten du eta horregatik, euskara ezagutu zuen. Euskara entzutean poz handia sentitu zuela esan du. Read the rest of this entry »

BIZITAKUAK , EUSKALDUNTZIA , HAUSNARRIAN
Zumaiako A.2.2 mailako ikasleekin Euskal Herriko Inauteriak landu
ostean horiek Euskal Herriko mapa batean kokatu dituzte:

BIZITAKUAK , EUSKALDUNTZIA , ZE BERRI

Badira hainbat mito euskararen liburu beltzean, makina bat esames euskaldunon kontra egiten dutenak. Eta horietako bat ekarri nahi nuke oraingoan. Izan ere, xorro-xorro, ederki sartu digute ziria, ustezko demokrazia, ustezko askatasun, eta ustezko gizalegearen izenean. Gero eta gehiago entzuten dut ondorengoa: euskara ikasi dezaten ez dakitenak “konbentzitu” egin behar direla. Ez derrigortu, ez ikasiarazi, ez exijitu legez. Konbentzitu. Limurtu. Seduzitu. Eta bere horretan kontraesanak sortzen dizkidan kontua dela esan nahi nuke.

Ados eta konforme, zalantzarik gabe askoz hobea da euskaraz ez dakitenak (eta jakin arren erabiltzen ez dutenak) gozo-gozo bideratzea. Beren kabuz hartzea erabaki hori. Naturalki egin dezatela bidea. Eta hala gertatzen denean pozak txoratzen ibiltzen gara. Baina zer gertatzen da hori horrela ez denean pasatzen? Alegia, gatazka linguistikoa sortzen zaigunean? Bada, kasu horietako askotan, pisua euskaldunongan jartzen dela. Guri dagokigu erdaldun elebakarrak konbentzitzea. Guk egin behar dugu ahalegin persuasiboa. Guk jarri behar dugu gure seduzitzeko makina martxan. Eta hainbeste urteren ondoren, pixka bat es mucho garaia bukatu da eta un poco da asko mezura pasatu beharko genuke batzuetan.

Ez zait zilegia iruditzen “besteak gaizki ez sentiarazteko” matraka horrekin guk sekulako ahalegina egin beharra. Behin eta berriz hormaren kontra danba eta danba. Izan ere, batzuetan beste aldea ahariak baino egoskorrago egoten da… eta ez du ematen “konbentzitua” izateko inolako aukerarik. Honekin galdetu nahi dudana da, nola arraio konbentzitzen diren pausorik emateko prestutasunik ez dutenak. Erantzun bat badu galdera horrek: derrigorrean. Badakit, petralkeriazko ostiko bat da esaten ari naizena. Ez da politikoki zuzena. Ezta eguneroko praktikan erakusten saiatzen naizena ere. Baina batzuetan arauak eta legeak estuagoak izatea nahiko nuke, derrigorrezko gizarte euskaldunago bat. Behin baino gehiagotan amorrazioak gaina hartzen dit.

Gaztelaniaz “convencer” eta “vencer” aditzak senitartekoak dira. Euskaraz ordea, irabazi erabili daiteke bietarako. “Mitina entzun dut, eta ni behintzat irabazi naute!” esaten badugu zer ulertzen dugu. Ez gara borrokaz ari ezta? Edo bai? Nahasita nago. Baina ez nago galtzeko prest.

Xabi Aizpurua Ugarte

 

BIZITAKUAK , HAUSNARRIAN

Korrika 18ren mezua eta omenduak uztartu eta azaltzeko asmoz egin dute bideo hau. Euskara ikasleak solasean jarri dituzte Euskal Herriko hainbat jende ospetsurekin; euskarari buruz zein beraien zaletasunei buruz aritzeko; euskara elkarri emateko, alegia.

BIZITAKUAK , ZE BERRI