Bilatutako artxiboa: ‘BOTA PURRUSTA’ Kategoria

)

Zarautzen ere udalarekin harreman osoa euskaraz izatea nahi dugu; bai kiroldegian baita komunikazioa euskara hutsean egiten ez duten sailetan ere.

BOTA PURRUSTA , ZE BERRI

LAB, STEE-EILAS, ELA, Sortzen eta Ikasle Abertzaleak sindikatuek Nafarroan D ereduaren aldeko manifestaziora deitu dute abenduaren 18rako, “Irakaskuntzan, kolore guztiak” lelopean. Sindikatuotako ordezkariek salatu dutenez, “UPNk, PPNk eta Nafarroako Gobernuak euskal irakaskuntzari eraso egiteko baliatu dute Guardia zibilak irakasleen gainean egindako txostena”.

Sortzeneko Garikoitz Torregrosak D ereduko langileei esplizituki erabateko babesa eman diezaien eskatu dio Hezkuntza kontseilari Jose Iribasi, eta Intereconomia eta El Mundo hedabideen kontra legalki ekin diezaion, zabaldu dituen irudiengatik eta “gezurrengatik”.

LABeko Ainara Artetxek nabarmendu du txostena ez dela “kasualitatez” agertu, UPNk “erregimenaren amaiera berehalakoa dela ikusten duelako” baizik, eta horren aurrean “euskararen gaineko mamuak harrotzera” jo du.

Zentzu horretan, aurki matrikulazio kanpaina hasiko dela eta, UPNk ingelesezko eredua inposatzera joko duela nabarmendu dute. Antolatu duten manifestazioak egoera salatzea du helburu.

Bestalde, bihar, abenduak 10, kontzentrazioa egingo dute Foru Parlamentuaren aurrean, Iribas kontseilariak agertu beharko duela aprobetxatuz, eta “txostenaren mamia argituko den” itxaropenez.

BOTA PURRUSTA , ZE BERRI

Euskaraz Bizi eta Ikasi Herri Ekimena sortu berriak manifestazioa deitu du abenduaren 14rako Tafallan. Nafarroaren zonifikazioa bertan behera utzi eta haurrek euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatuko dute.

Nafarroako Gobernuak sustatzen duen hizkuntza eskubideen lurralde banaketa salatu du ekimenak, eremu mistoan eta eremu ez euskaldunean dituzten lege mugak alegia.

Ekimena abian jarri dutenak eremu ez euskaldunekoak dira eta haien ustez, “‘zonalde ez euskalduna’ eta ‘mistoa’ izendatutako eremuetan bizi garenok munduan beste inon ezagutzen ez diren mugak bizi ditugu egunero. Vascuencearen legearen ondorioz lerro batek banatzen gaitu euskaraz ikasi ahal izateko eskubidetik”.

Haurrek euskaraz ikasi ahal izateko egunero kilometroak egin behar dituztela salatu dute. Sosak gastatu behar dituzte horretan eta umeak errepidean arriskuan ipini.

Abenduaren 14ko manifestazioa ia ehun elkarte, alderdi politiko eta herritarrek babestu dute. Gehiengo sindikalak eta ia alderdi politiko guztiek ekimenaren alde egin dute, baita hainbat alkate eta zinegotzik ere.

Manifestua eta hitzorduak Izarbeibar-Lizarraldea webgunean.

BOTA PURRUSTA , ZE BERRI

2012. eta 2013. urteetan izan duen diruarekin alderatuz, 341.200 euro gutxiago izango ditu hizkuntza sustatzeko programak.

Arabako Foru Aldundiak 686.500 eurorekin hornitu nahi du euskara sustatzeko programa 2014. urteko aurrekontuetan. 2012. eta 2013. urteekin izan duen diruarekin alderatuz, jaitsiera %33 da. Guztira, 341.200 euro gutxiago dira hizkuntz politikak garatzeko, proiektua bere horretan aurrera ateratzen bada. Euskararen aurrekontuari murrizketa handia egin nahi izan zioten 2013an popularrek (506.000 eurora), baina, EAJrekin lortutako akordio baten ondorioz, gastu erreala 2012koaren pare geratu zen. Sail gehienetan murrizketak izango dira. Murrizketatik libratzen dira kuadrilletan euskara teknikariak kontratatzeko laguntzak (233.000 euro).

BOTA PURRUSTA , ZE BERRI

Dagokionari:

 Orain dela astebete, gutxi gora behera, Zarauzko Eroski handira joan nintzen erosketak egitera, sarri egiten dudan bezala.

 Ordaintzeko garaian, normalean kajara joaten naiz eta ia-ia beti euskaraz dakien pertsona bat dago eta ez dut arazorik izaten, baina egun hartan presa nuen eta ordainketa automatikoa egiten den makina horietako batera joan nintzen. Makina hauetara oso gutxitan joaten naiz, eta, bukaeran, “eskerrikasko” esaten zuela banekien, baina, horraino, besterik gabe.

Goiz horretan, ordea, beste bezero bat neukan aurretik eta, bapatean, makinari prezioak gazteleraz esaten entzun nion. Hasieran, pentsatu nuen : begira, ordainketa erosoago egiteko metodoa! Berehala nire buruan bonbilla piztu zen: ba ote dago euskaraz? Han zegoen langileari galdetu… eta hara! ezetz, euskaraz ez zegoela erantzun zidan (berriro euskaldunok galtzaile, pentsatu nuen). Beste hizkuntza batzuetan baietz, ingelesez etabar. Iada ez nengoen ezer gehiago entzuteko gogoarekin. Euskaldunei, beste behin, gure herrian, eta, gure herriko hipermerkatu sare handienak, egiten digun bazterketa eta mesprezuaren tamaina sentitu nuen.

Horregatik eskutitz hau idaztea erabaki dut eta nire haserrea eta mina adierazi. XXI. mendean ezin duzue euskaraz bizi nahi dugun jendea horrela tratatu. Gure hizkuntza ez da gauza folkloriko bat, ondo edo pollit geratzeko bakarrik erabili daitekeena. Euskal Herriak bere hizkuntza propioa du eta hizkuntza hori euskara dela ondotxo dakizue.!

 Makina horiek euskaraz ez hitz egitearen arrazoia zein den ez dakit, baina, kostoekin zer ikusia izango duela sumatzen dut: garestiegia dela programa euskaratzea eta antzekoak… horrela bada, hizkuntza denak kendu eta bakoitzari bere hizkuntzan agurtu bakarrik egin dezala, euskaldunoi bezala.

 Nire eskuz izenpetzen dudan eskutitz honi bere garrantzia aitortuko diozutelakoan, erantzunaren zain geratzen naiz. Izan ongi.

Marije Zumeta

Zarautzen, 2013ko irailaren 17a.

BIZITAKUAK , BOTA PURRUSTA , ZE BERRI

LOMCEri ezWerten erreforma “zentralizatzaile, doktrinatzailea eta elitista” dela salatu dute irakasle, guraso, ikasle eta eragileek. “Hezkuntza sistema propioa” eraikitzeko konpromisoa ere agertu dute.

Espainiako hezkuntza erreforma ez ezartzeko eskatu diete hezkuntzako eragileek Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari; erreformari aurka egiteko manifestazio bat antolatu dute, larunbat honetarako urriaren 12rako.

Hezkuntza eragile asko batu dira eskaera horretan eta manifestaziorako deialdian, zuzendariak, gurasoak, ikasleak, sindikatuak eta beste. Ikastolen elkartea, Sortzen-Ikasbatuaz, EHIGE, BIHE, Sarean, Ikasle Abertzaleak, NIZE, ELA, LAB, EILAS, UEU eta Hik Hasi agertu dira, manifestaziorako deia eginez. CCOO sindikatuak eta Kontseiluak ere bat egingo dute deiarekin.

LOMCE ez! Euskal Herrian gure hezkuntza sistema eraiki! lelopean egingo dute protesta, Bilbon; Jesusen Bihotza plazatik abiatuko da. Jose Ignacio Wertek prestatu duen erreforma “zentralizatzailea, doktrinatzailea, atzerakoia, baztertzailea eta elitista” dela salatu dute.

Euskal Herriko hezkuntza eragile “ia guztiek” agertu dute erreforma horren aurkako jarrera, manifestaziorako deia egin dutenen esanetan. Baina hori ez dela aski eta “hezkuntza sistema propioa” eraikitzeko pausoak eman behar direla adierazi dute. Erreformaren gisako “erasoei” aurre egiteko ere beharrezko jo dute.

BOTA PURRUSTA , ZE BERRI

Espainiako Estatuaren abokatuak Zarauzko Udalaren kontra egin du, euskarari lehentasuna emateko onartutako hizkuntza irizpideen ondorioz. Irailaren 5ean egin zuen. Hain zuzen, atzo hasi zen Zarauzko Udala herritarrekin harremana euskara hutsean izaten.

Otsailaren 27ko osoko bilkuran onartu zituen hizkuntza irizpide horiek. Alderdi guztiek babestu zituzten, PPk izan ezik. Horren arabera, udalak euskaraz lan egiteko borondatea berretsi zuen. Besteak beste, euskara lehenetsi zuen herritarrekin harremanak izateko orduan eta kontratazio publikoetan hizkuntza irizpideak txertatzeko beharra jaso zuen.

Urtarrilaren 30ean Gipuzkoako 36 udalek irizpide horiek ezartzeko azaldutako konpromisoa bete zuen horrela Zarauzko Udalak. Gipuzkoako Foru Aldundiak duela urtebete hasitako bidearekin bat egin zuten. Gari Berasaluze Zarauzko Euskara zinegotziak argi utzi zuen zein zen helburua. «Euskaldunek bigarren mailako herritar izateari utziko diote erabaki honekin».

Zarauzko Udala ez da Estatuaren abokatuak auzitara eraman duen lehen udala. Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkari Carlos Urkijoren eskariz, Anoetako eta Lezoko udalek hartutako erabakiei jarri zien helegitea lehenbizi. Estatuaren abokatuaren arabera, euskarari lehentasuna emanez legea urratu zuten bi udal horiek. Epaileak tramiterako onartu zuen helegitea.

Hala, hogei eguneko epea eman zien agiriak bidaltzeko, eta agindu jakin bat eman zien: agiriak gaztelaniaz bidaltzeko, legeak horretara behartzen zituela ohartaraziz. Ondoren, Zestoako Udalaren kontra jo zuen.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak babesa eta elkartasuna azaldu zieten udal horiei, eta gogorarazi zuten hizkuntza irizpide horiek ezartzea zilegi dela. Euskararen aurkako «eraso politikotzat» jo zuten helegitea jarri izana.

BOTA PURRUSTA , ZE BERRI

“Osakidetzak berak 30 urte bete dituenean oraindik 4 langiletik 3 euskaldunak ez izatea porrota ez bada, ez dakit zer den, baina sano ez gabiltzala argi, eta ondo ere ez, jakina.”

Iturria: berria

Josu Larrea / Sortuko euskara arloko arduraduna

BOTA PURRUSTA , HAUSNARRIAN

Euskararen Foru Legeak Erribera eremu ez euskaldun bezala definitzen du. Argia Ikastolak Erriberaren %50ari eskaintzen dio euskarazko irakaskuntza. 14 udalerrietako haurrak biltzen ditu. Errealitate honen akta jasotzen du Badira Bagara dokumentalak.

Hau, dokumentalaren trailerra da.

BOTA PURRUSTA , EUSKALDUNTZIA

UEMAk udalerri euskaldunen erabateko euskalduntzea bultzatzen dihardu. Udaletatik abiatu, eta herritarrek eremu pribatuan zein publikoan euskaraz bizi ahal izatea du helburu mankomunitateak.  Eta horretan, eragile ugarirekin elkarlanean aritzeaz gain, esparru desberdinetako azterketak egin eta hobekuntzak bultzatzen ari gara. Gaurkoan, mankomunitatean biltzen diren udalerrietako oinarrizko osasun zerbitzuetako hizkuntza errealitatearen berri ematera gatoz. Oinarrizko zerbitzuetan diogu, gaurkoan, familia mediku eta pediatren inguruko datuez arituko garelako bereziki, eta ez osasun zerbitzu espezifikoez. Azken horiei erreparatzen badiegu, datuak are okerragoak direla esateko daturik badugun arren, lehentasunezko zerbitzuetan zentratzea lehenetsi dugu oraingoan.

Gehiago irakurri

BOTA PURRUSTA , ZE BERRI