Bilatutako artxiboa: ‘ERREMINTAK’ Kategoria

47386euskarabildua

Euskara eta teknologia berriak uztartzen dituzten Euskarabildua jardunaldiak urriaren 11n egingo dira, Ikusi eta entzun. Multimedia produkzioaren gako komunikatibo eta teknologikoak izenburupean.

ARGIAk, Iametza Interaktiboa enpresak eta Ametzagaiña taldeak antolatuta, bigarrenez egingo dira jardunaldi horiek Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Aurtengoan Interneteko bideogintza izango dute aztergai, ikuspegi komunikatibotik zein teknologikotik begiratuta.

Euskal Herriko eta kanpoko esperientziak emango dira ezagutzera, “ahal balitz horietatik euskal komunitatearentzat baliagarri izango zaizkion ekimen berriak abiatzeko”, diote antolatzaileek.

ERREMINTAK , ZE BERRI

Irailaren 27an eramango dute zinemara, baina Donostiako Zinemira sailean aurkeztuko dute lehenago. Bertan, “urteko euskal zinema onena” egongo da erakusgarri, eta lan onenaren saria emango diote. Bideoa: ‘Amaren eskuak’ filmaren trailerra.

ERREMINTAK , ZE BERRI

Apple gailuak euskaraz ere izan daitezen, firma bilketa martxan da. Tim Cooki berari, Apple enpresako aholkulariari, zuzendutako testua irakurtzeko eta atxikimendua emateko, klikatu ondorengo loturan:

https://www.change.org/es/peticiones/apple-press-apple-ceo-tim-cook-an-opportunity-to-use-basques-mother-tongue-as-main-language-in-apple?utm_campaign=action_box&utm_medium=twitter&utm_source=share_petition

ERREMINTAK , EUSKALDUNTZIA , ZE BERRI

Osasungoan euskara erabiltzea oraindik erronka betegabea da. Bide horretan, urrats bat eman du Olatz Perez de Viñasprek bere Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua  masterreko tesian: “SNOMED CT sare semantikoa euskaratzeko lehen urratsak”.

Medikuntza-arloan terminologia zabal, eleanitz eta ulergarriena da SNOMED CT (Systematized Nomenclature of Medicine – Clinical Terms). Milioi bat termino inguru biltzen ditu gaixotasun-izen, gorputzeko atal, medikuntzako prozedura eta antzeko kategorien azpian.

Sare-semantiko honetako kontzeptuentzako euskarazko ordainak lortzeko aplikazio bat diseinatu du Olatzek eta aplikazioaren lehen urratsa inplementatu du. Honela, euskara ere duten zenbait hiztegi eleanitz espezializatutan oinarrituta, SNOMED CTn dauden gaixotasun-izenen %20 inguru euskaratu du modu automatikoan hizkuntza-teknologia baliatuta.

ERREMINTAK , ZE BERRI

Euskal tuitlari aktiboenak eta euskal gaien zerrenda eskaintzen du Umap berrituak

Twitterreko euskarazko erabiltzaileak beste erreminta erabilgarri bat du eskura aurrerantzean: Umap.eu webgune berrituak sare sozial horretan egiten diren euskarazko txio ia guztiak biltzen ditu. Beste hizkuntza boteretsuagoen artean bizi direnen ahotsa bistaratzeko tresna erabilgarria izateaz gain, sareko euskal komunitatea sortzeko bidea ere ematen du.

ERREMINTAK , ZE BERRI

Euskarazko aplikazioen mundua ez dago krisian. Txanponaren beste aldean baizik. Sortze bidean. Denbora gutxian euskarazko aplikazio ugari jaio dira eta, jaio bezala, hazten ari dira. Indartsu, gainera. Teknologia berriek gero eta garrantzi handiagoa duten garai honetan, aplikazioak sortzearen alde egin dute apustu hainbatek eta hainbatek. Begi bistakoa da. Ondorioz, euskarazko aplikazioak gero eta gehiago dira. Horietako gehienak eskuragarri jarri ditu bere webgunean EuskalAPPsek, euskarazko aplikazioen komunitateak.

ERREMINTAK , ZE BERRI

Arrosa irrati sareak Euskal Herrian bada zer entzun izeneko jardunaldiak egingo ditu martxoaren 2an Zarauzko Putzuzulo gaztetxean. “Elkarlanean jarduteak eskaintzen dituen aukeretan sakontzea izan da gure asmoa betidanik, eta horrela izango da aurrerantzean ere”, diote Arrosako kideek. “Helburu horrekin, egun osoko egitaraua antolatu da martxoaren 2rako”.

Badira hamar urte pasatxo Arrosa sarea sortu zenetik. “Geroztik, sarea osatzen dugun Euskal Herriko 21 irratiek gure eguneroko lan isilean dihardugu, helburu argi batekin; nork bere proiektu komunikatiboan elkarlanaren bidez euskara bultzatu eta sustatzea. Euskarazko irratsaioen elkartrukea da Arrosaren gaur eguneko funtziorik garrantzitsuena, eta horrekin batera, irratigintzari dagokionez batak bestearengandik ikas dezakeenari, bai kontu teknikoetan eta baita bestelakoetan ere, garrantzi berezia eman diogu azken urteotan”.

Izen ematea: arrosa.sarea@gmail.com

 

ERREMINTAK , ZE BERRI

Zer gertatzen zait? minbizia duten nerabeei zuzendutako gida kaleratu du Aspanogik. Madrilgo Haur Minbizidunen Gurasoen Elkarteak, Asionek, atera zuen lehenbizikoz, eta orain Gipuzkoako Haur Minbizidunen Elkarteak euskaraz argitaratu du, Zarauzko Udaleko Gazteria sailaren laguntzari esker. Gida horren helburua haurrak  eta nerabeak gaitzari aurre egin diezaioten prestatzea da, eta horretarako tresnak ematea.

ERREMINTAK , ZE BERRI

Elkarrizketatzailea: Hodei Iruretagoiena, zarauztarra / Elkarrizketatua: Hiru urtetatik Urruñan (Lapurdi) hazia, umetatik ibili da Odei Barroso (1988) hizkuntzarekin jolasean, euskara ardatz hartuta. Hazi den inguruan, euskararen jolasa txikiagoei pasaraztea du ogibide; bertsoa eta rapa, bi zio eta bizio. Hain zuzen, rap diska bat atera berri dute 2zio taldekoek: Jok, Gorkak eta Odeik berak. Azkainen (Lapurdi) elkarrizketatu dute, eta kantuan baino patxada gehiagorekin eta zorroztasun berarekin hitz egin  du hizkuntzaz eta bere inguruaz.

ERREMINTAK , ZE BERRI

Francis Nilesen-en ‘Blackie & Kanuto’ animazio ekoizpena da euskaraz 3Dn egin duten aurreneko filma

Animazio zinema bihurtzen ari da 3Dren azken babeslekua. Generoak dituen berezko ezaugarriengatik, errazago izaten da hiru dimentsioko pelikulak egitea. Horrez gain, irudimenaren eta sormenaren azken gotorlekua bihurtzen ari da animazio generoa. Orain, euskara ailegatu da hirugarren dimentsiora edo euskarara ailegatu da hirugarren dimentsioa, nahi duzuen moduan. Blackie & Kanuto filma da 3D estereoskopikoan euskaraz egin den lehendabiziko animazio filma. Baleuko etxea da proiektu horren bultzatzailea; zeregin horretan elkarlanean aritu da Frantziako Art Mell eta Italiako Lumiq estudioekin.

ERREMINTAK , ZE BERRI