Bilatutako artxiboa: ‘EUSKALDUNTZIA’ Kategoria

Zaila izaten da euskaltegian ikasitakoa gero kalean erabiltzea. Hainbat arrazoi daude horretarako: konfiantza falta, lotsa, ingurunea… Kontu jakina da: erabiltzen ez dena ahaztu egiten da.

Horretaz jabeturik, duela urte batzuk, AEK-k abian jarri zituen euskaltegitik kanpo euskara praktikatzeko programak : berbalagun, mintzalagun, mintzakide…

Programak horiek zubiak dira, ezagutzatik erabilerara iragotzeko zubiak. Zubi horiek zeharkatuz, indartuko da euskal komunitatea.

www.praktikatu.org

EUSKALDUNTZIA

1.600 pertsona bidlu dira Bilboko Alondegian elkarrekin euskaraz hitz egiteko.

Gaur Berbagune II ekitaldia ospatu dute Bilboko Alondegian. Euskararen erabilera bultzatzea da ekimen horren helburua. Euskaraz ikasten ari direnak zein euskalduntze prozesuan dauden ehunka lagun aritu dira elkarrekin, emandako gaien inguruan euskaraz hitz egin eta harremanetan jartzen.

Iazko edizioan izandako arrakasta ikusita, 1.600 lagunentzako aulkiak jarri dituzte aurtengoan. 400 pertsonako 4 saio egin dituzte goiz eta arratsaldean.

EUSKALDUNTZIA , ZE BERRI

Mari Karmen Osakidetzako langilea da. Behin baino gehiagotan saiatu da euskara ikasten (bere kabuz eta Osakidetzak lagunduta) eta ez dago gustura egin duen bidearekin (edo egin ez duenarekin). Hizkuntzarekiko gorabeherak kontatu dizkit berriketan ari ginela. Oso argigarria iruditu zait gogoeta.

BIZITAKUAK , EUSKALDUNTZIA

rosa-quispeZarauzko bizilagun berriei eskainitako ikastaroak dira AISA euskara ikastaroak. Eta aurten ere harrera bikaina izan dute jatorri ezberdineko etorkinen artean. Rosa Quispek argi esan zuen aurkezpen prentsaurrekoan: “Euskaraz hitz egiten ikastea herrian integratzeko beharrezkoa dela uste dut”. Ideia hau orokorra da, 50 izen ematetik gora izan baititu aurtengo edizioak.

Zarauzko Udalak euskara
ikasle berri hauek guztiak
zoriondu nahi ditu

Quispek haurrak eta adinekoak zaintzen lan egiten du, eta aitortzen du, oso lagungarri egin zaizkiola AISA ikastaroak: “Oraindik ez dut den dena ulertzen, baina lehen baino gehiago bai!”. Euskara ikasten hasi zenetik lana askoz ere errazagoa zaiola dio, eta horregatik izena eman du jada 3 aldiz programa honetan.

Aurten parte hartzen duten pertsona guztien ordutegi eta beharretara moldatzeko, 34 lagun inguruz osatutako 2 talde egin dira. Izena eman dutenetatik gehienak (11) nikaraguarrak dira, eta gero txilertarrak (3) eta espainiarrak (3). Hauez gain, munduko beste hainbat txokotatik etorritako jendeak eman du izena; hala nola, Argentina, Pakistan, Brasil, Venezuela, Tunez, Senegal, Maroko, Paraguay, Bolivia, Colombia, Errumania, Mauritania eta Hondurastik etorritako bizilagun berriek.

Honek Zarauzko Udarentzat etorri berriek euskara ikasteko borondatea dutela adierazten du eta euskara Zarauzko komunikazio hizkuntza nagusiena ez ezik, integrazio tresna ere badela hain zuzen. Zarauzko Udaletik euskara-ikasle berri hauek guztiak zoriondu nahi ditugu gure hizkuntza ikasten hasteko ahalegina egingo dutelako.

EUSKALDUNTZIA , ZE BERRI

Zaila izaten da euskaltegian ikasitakoa gero kalean erabiltzea. Hainbat arrazoi daude horretarako: konfiantza falta, lotsa, ingurunea… Kontu jakina da: erabiltzen ez dena ahaztu egiten da.

Horretaz jabeturik, duela urte batzuk, AEK-k abian jarri zituen euskaltegitik kanpo euskara praktikatzeko programak : berbalagun, mintzalagun, mintzakide…

Programak horiek zubiak dira, ezagutzatik erabilerara iragotzeko zubiak. Zubi horiek zeharkatuz, indartuko da euskal komunitatea.

www.praktikatu.org

EUSKALDUNTZIA

Jarraian, AEK eta EHEren manifestua adieraziko dizuegu; baina, aurretik, ariketa bat proposatu nahi dizuegu. Hartu nahi beste denbora eta galdetu zuen buruari zergatik etorri zareten, zergatik gauden hemen: Ondo pasa nahi dugulako, bapo jan, lagunekin egon, lagunak egin…  Read the rest of this entry »

EUSKALDUNTZIA , HAUSNARRIAN , ZE BERRI

Euskararen Foru Legeak Erribera eremu ez euskaldun bezala definitzen du. Argia Ikastolak Erriberaren %50ari eskaintzen dio euskarazko irakaskuntza. 14 udalerrietako haurrak biltzen ditu. Errealitate honen akta jasotzen du Badira Bagara dokumentalak.

Hau, dokumentalaren trailerra da.

BOTA PURRUSTA , EUSKALDUNTZIA