Bilatutako artxiboa: ‘HAUSNARRIAN’ Kategoria

Hizkunek antolatutako Xabier Amurizaren hitzaldia Zaldiko Maldiko elkartean, Iruñean 2013ko Maiatzaren 22ean.

HAUSNARRIAN

Gipuzkoako Foru Aldundiak (GFA), Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak ELE/Arnasguneak hedatuz izeneko proiektuari ekin diote elkarrekin. Proiektua lantzeko eta gizarteratzeko jardunaldiak antolatu dituzte UEUrekin lankidetzan.

Urtarrilaren 16 eta 17an egingo dira, Donostian, UPV/EHUren Carlos Santamaria zentroan. Eta matrikula doan izango bada ere, parte hartu nahi duenak, aurrez, izena eman beharko du.

Lurralde-antolakuntzak eta hirigintzak hiztun komunitatearengan duten eragina landuko da jardunaldi honetan. Hazkunde urbanistikoaren eta hizkuntza aldaketaren arteko harremanaz hausnartuko da. Bereziki, arnasguneei edo euskaldunen metaketa demografikoa jazotzen den guneei dagokienez.

HAUSNARRIAN , ZE BERRI

(…) bi herritar zibil horiek (farmazialaraiak eta neuk) eskubidea ukan behar dute euren aukerako hizkuntzan mintzatzeko, horixe da koskaren koska.

Hori posible gerta dadin, ordea, bide bakarra dago eta ez besterik: gai ez denak (farmazialariak) bestea (ni) ulertzeko haina ikasi behar du. Hori gertatzen ez den artean, beti izango da gatazka bi herritarron artean edo, ia beti bezala, txikienak (euskaldunak) irentsi beharko ditu zapuak. Biak ala biak lekuko bi (ala hiru) hizkuntzak ulertzeko gai izan arte, baten batek ezin izango ditu bere eskubideak gauzatu. (…)

HASIER ETXEBERRIA

HAUSNARRIAN

Pasa den astean euskalgintzako hainbat kide Europako Parlamentua ezagutzera joan ziren. Hona hemen euskalgintzako hainbat kidek esandakoak.

HAUSNARRIAN , ZE BERRI

“Mundial” hitza Hegoaldean zerbait itzela, izugarria, sekulakoa dela adierazteko erabiltzen dugu lagunarteko hizkeran. “Mundiala” ere bada Eusko Jaurlaritzako HPSk aukeratu duen leloa Euskararen egunerako. Leloa gustuko dut, kanpaina ez hainbeste.

Kontua da ekimenarekin munduko mapan kokatu nahi dutela zenbat euskaldun dauden bertatik barreiatuta. Ederki, polita izan daiteke. Baina zer ardura digu zenbat euskaldun dauden Namibian, Uzbekistanen edo Letonian?  Polita, baina ezdeusa! Itxurakeria eta eskaparatismo hutsa.

Egia esatera, benetan ardura diguna da jakitea nor den euskalduna Eibarko osasun etxean, Legutioko Correosen, Lezamako Kutxabanken, Zizurreko guraso elkartean, Ziburuko ile-apaindegian, Atharratzeko tabernan. Jakin gura genuke zenbat euskaldun garen Euskal Herrian, norekin egin dezakegun euskaraz mutur okerrik ikusi barik, erdarara jo gabe, naturaltasunez. Eta gainera, ziurtatu leku guztietan euskaraz egin ahalko dugula.

Iturria: eibar.org

HAUSNARRIAN

Nola mendez mende ipini dituzten kateak euskara zokoratzeko. Nola aurre egin dioten euskaldunek jazarpen horri. ‘Euskararen kate hautsiak’ liburuan jaso du lekukotasuna Euskal Memoriak. Bihar aurkeztuko dute lana.

Agindu bat zen. «Trebeziaz saiatu behar duzue herri horietan gaztelania sartzen… Arreta handiena gaztelania txertatzen jarriko duzue, eta, horretarako, ahalik eta probidentzia epelenak eta disimulatuenak emango dituzue, eragina nabari dadin errezelorik sortu gabe». 1717ko agindua zen, korrejidoreei igorria. Izan da gehiago ordutik. Eragin nabarmena izan dutenak, disimuluz aritu beharrik gabe egin dituztenak. Sokan etorri dira neurriak, eta kate bihurtu dira euskaldunentzat. Euskararen kate hautsiak. Liburu batean egin dute horien bilana.

HAUSNARRIAN , ZE BERRI

Euskara normalizatu nahi ez dutenekin euskara politika adostu ez gero zertarako balioko digu?

IÑAKI LASA (KONTSEILUKO KIDEA)

HAUSNARRIAN
  • Euskaldunak milioi bat inguru dira
  • Munduan hiztun gehien dituzten hizkuntzen %10en taldean dago euskara
  • Calvet barometroaren arabera, euskara munduko 51garren hizkuntza “pisutsuena” da
  • Euskara arriskuan dagoen hizkuntza da, beste 2.470ekin batera, Unescoren arabera
  • Jon Sarasua: “Erraldoien inguruan bizi garelako sentitzen gara txiki”
  • Espainiako Hizkuntza Akademiaren arabera, “vascuence” hitzak “hain ilun eta nahasia delako ulertu ezin dena” esan nahi du

Iturria eta informazio gehiago: zuzeu.com

HAUSNARRIAN , ZE BERRI

Maren Belastegi UEMAko lehendakariak iritzi artikulua argitaratu du. Belastegiren iritziz “osasungintzan ere arnasguneak sortu ezean, nekez lortuko da Osakidetzan euskararen normalizazioa.” UEMA bere aldetik, “dagokion eremutik eta ahal duen neurrian” laguntzeko prest dagoela nabarmendu nahi izan du, eta “lankidetzarako gune berriak” eskaintzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari.

Iritzi artikulua: osakidetzan ere arnasguneak

HAUSNARRIAN , ZE BERRI