D ereduan ikasi ahal izateko umeek autobusez Izarrara joan behar dutela jakinarazi dute, Murgiatik zazpi kilometrora. Eusko Jaurlaritzari eta Arartekoari bilerak eskatu dizkie Behatokiak.
Iturria: berria.info
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak euskarak lan munduan duen egoeraren inguruan hausnarketa egin du, aholkularitzen sektorean dabiltzan bazkideekin. Halaber, lan munduko beste eragileekin hausnarketa hori partekatu du. Ondorio horiekin guztiekin LAN MUNDUA EUSKALDUNTZEKO KONFERENTZIA antolatu du ekainaren 13rako. Iazko ekainean euskarak lan munduan bizi duen egoerarekin kezkatuta, aholkularitzen sektorean lan egiten duten Kontseiluko bazkideek gogoetarako deia egin zieten lan munduko eragile desberdinei. Orduan egoeraren diagnostikoa egin eta elkarbanatu beharraz eta aurrera Irakurri gehiago ...
“Ezkutatzen dutena da, ordea, Pernandoren egia bezain begi bistakoa: euskara jakiteak inor ez duela mediku txarragoa egiten eta, aldiz, bai hobea, gaixoen eskubide eta premiei hobeto erantzuteko gai den heinean.”
Iturria: berria.info/ Plazatik
Andoni Egaña
Espainiako Estatuaren abokatuak helegitea jarri die Anoetako eta Lezoko udalei eguneroko jardueran euskarari lehentasuna emateagatik. Ustez, erdaldunak diskriminatzen dituelakoan. Egoera salatzeko EHEk elkarretaratzea egingo du 11:30ean Espainako Gobernuak Araba, Gipuzkoa eta Bizkairako Gasteizen duen ordezkaritzaren aurrean.
“Euskaldunon aurkako erasorik ez, euskarari lehentasuna” lemapean EHEk elkartasuna adieraziko die bi udalerriei. Euskaraz bizitzearen aldeko hautua indartzeko deia egingo diete norbanako zein kolektiboei, traba guztien gainetik bizitza publikoan euskarari dagokion lekua aitortzeko.
Iturriak: berria.info eta argia.com
Osakidetzako euskara planean aurrera egin nahian, iazko urte amaieran abiatu zen profesional eta zerbitzu elebidunak identifikatzeko programaren baitan, “Euskaraz bai sano” goiburupeko sentsibilizazio kanpaina garatzen dihardute zerbitzu erakundeek. Honen harira eginiko bideoa da goian duzuena, Bilboko alde zaharreko zentruan grabatua hain zuzen ere.
Martxoak 31 kolektiboan biltzen diren hizkuntza gutxituetako ordezkariek babesa —«asilo kulturala»— eskatu diote Unescok Parisen duen ordezkaritzari. Kolektiboak deiturik, ehun pertsona baino gehiago elkarretaratu ziren Unescoren egoitza aitzinean atzo, Frantziak hizkuntza gutxituak hiltzen ditu. Unescori asilo kulturala eskatuko diogu banderatxoa zutela eskuan. Lurralde ugaritako herri mugimenduak, hizkuntzen defendatzaileak eta hautetsiak elkartu ziren, eta eragile guztien artean adostutako testua irakurri zuten.
Darponek onartu du asko dagoela egiteko; EH Bilduri «tristeak» iruditu zaizkio euskara planaren emaitzak Osakidetzako lau langiletik batek du egiaztatua agindutako hizkuntza gaitasuna. 2008tik, gainera, bikoiztu egin da baldintza hori betetzen duten langileen kopurua. Hala jakinarazi du Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendari Jose Maria Armentiak. Onartu du alor horretan asko dagoela egiteko, eta iragarri du urrirako prest izango dutela Osakidetzaren bigarren euskara plana. «Helburu argia izango du: gaixoen eta langileen hizkuntza Irakurri gehiago ...
Dakizuen bezala, pasa den hilaren 27an “Euskaraz osasuntsuago!” kanpainari amaiera emateko bertso saio bat antolatu zuten Zarauzko EHE eta OEEk. Hona hemen bertso saio horren hasierako zati bat.








