«Lehentasunezko» arloei gutxiago eragiteko, Jaurlaritzak gehiago murriztuko du beste gai batzuetan; tartean daude euskara eta kultura

Urkulluk dio euskararekiko «konpromisoa» duela gobernuak; kezkatuta daude eragileak

Zenbakirik ez dago oraindik, baina mozketa hotsak gero eta kezka handiagoa eragiten ari dira euskalgintzako eta kulturgintzako eragileen artean. Ricardo Gatzagaetxebarria Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburuaren adierazpenek are gehiago larritu zituzten atzo: Hezkuntza, Hizkuntz Politika eta Kultura Saileko diru kontuak hizpide hartuta, iragarri zuen hizkuntz politikan eta kulturan «handiagoa» izango dela mozketa, «lehentasunezko» gisa osasuna, hezkuntza eta gizarte babesa hartuko baitituzte; ez daude tartean hizkuntza eta kultura. Hala ere, Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi du euskararekiko «konpromisoari» eutsiko diotela.

BOTA PURRUSTA , ZE BERRI

Zentralitatea duten hiru gaietan, Parisek ezezko biribila eman du nahiz eta Ipar Euskal Herrian kontsentsu zabala egon

Abertzaleen Batasuna alderdiaren aurtengo jardun politikoan zentralitatea hartuko dute euskara, Ipar Euskal Herriko instituzioak eta bake prozesuak. Joan den urtean arlo horietan aldaketa «historikoak» gertatu zirela nabarmendu zuen Peio Etxeberri Aintzart ABko zuzendaritzako kideak. Gizarte zibilak eta hautetsien gehiengoak, Hautetsien Kontseiluaren bidez, oniritzia eman zioten Lurralde Elkargoaren sorrerari. ABren iritziz, gehiengo zabalaren sostengua nabaritu zen joan den abenduan ere, Baionan egindako presoen aldeko manifestazioan edo Aurore Martini adierazitako sostenguan.

ZE BERRI

Euskarak poza eman behar du, ez pena

 

 

 

Iturria: Aizu! 373. alea.

Mikel Irizar

EUSKALDUNTZIA , HAUSNARRIAN

Zarautzen, irailaren 1ean V. Euskaraz bizi eguna ospatu genuela eta egun hartako bizipenak bideo batean laburtu ditugu. Hemendik aurrera ere, osasungintza euskalduntzen jarrai dezagun!!

Ea gustukoa duzuen!!

ZE BERRI

Gaurko Berriako “Harian” atalean, Euskal Herriko administrazio publikoek komunikazio lanetan duten hizkuntza-erabilpenaren inguruko analisi interesgarria aurki dezakegu: “Administrazio publikoen informazio eta komunikazio guzti-guztiak daude gaztelaniaz. Euskaraz, asko bai; ez denak”.

Informazio gehiago: BERRIA

 

ZE BERRI

Diputazioak abian jarritako planarekin bat egin dute 49.234 herritarrek eta 643 enpresak. Agerraldietan euskara lehenetsiko dute.

Ogasunarekin harremana euskara hutsez izatea eskatu dute Gipuzkoako 49.234 herritarrek eta 643 enpresak. Diputazioak esan du “datu esanguratsuak” direla, batik bat enpresei dagokiena. Ogasuarekin euskaraz egin nahi dutenen errolda bat egiten ari da diputazioa. Euskara sustatzeko ekimen gehiago hartuko dituztela iragarri du datu horiek ematearekin batera foru aldundiak: euskara lan hizkuntza izan dadin, programa pilotu bat abiatuko dute departamentu batzuetan; bilerak-eta euskaraz egitea du helburu. Larraitz Ugarte bozeramaileak azaldu du sail gehienetan zuzendariak euskaldunak direla jadanik, eta aurrerantzean kargu horretara iristen direnak euskaldunak izatea jarriko dutela irizpide gisa.

Gehiago irakurri nahi baduzu: BERRIA

ZE BERRI

Ikasturte berriarekin batera, enpresa eta erakunde asko dira ikastaro-eskaintzarekin egunkari, aldizkari, kaleko “panel urdin”, sare sozial edota guztion mezu elektronikoak “bonbardatzen” ari direnak. Gizartea eta teknologiak sortutako beharrak eta aukerak aldatu diren heinean, ikastaroak ere moldatuz joan dira espezialitate zein modalitateari (aurrez aurrekoa, birtuala, mistoa, …) dagokienean. Baina zer gertatzen da ikastaro horien hizkuntza modalitatearekin? Iragarkiak, mezuak, triptikoak, etab. elebitan (euskara eta gaztelania) aurki ditzakegu, baina ikastaroa bera gaztelaniaz izaten da gehienetan, eta zenbait kasutan, ingelesak berak ere euskarak baino garrantzi handiagoa izaten du. Beraz, zoritxarrez, gainontzeko arloetan gertatzen den bezala, euskarari bigarren mailako hizkuntza-trataera ematen zaio (hirugarren eta laugarren mailakoa dela esatera ere ausartuko nintzateke).

Nire kasuan, azken bi aste hauetan, behar profesionalengatik, erakunde pribatu batek eskainitako zenbait jardunalditan izan naiz bai Donostian zein Bilbon, eta guztiak gaztelaniaz izan dira. Donostiakoaren kasuan, 3 orduko azalpen eta eztabaida-foroa gaztelaniaz garatu zen, baina atseden zein agurrerako unean, euskaraz aritu ginen ia parte-hartzaile gehienok (hamabostetik hamabi, % 80) eta baita hizlariak ere. Etxerako bidean, amorrua eta inpotentzia sentitu nituen egoeraz pentsatzen jarri nintzenean, izan ere, atseden zein agurrerako unean, gai berari buruz euskaraz ari ginen, eta ia inork ez zuen oztoporik izan euskaraz eztabaidan murgilduta jarraitzeko.

Guzti honen harira, orain astebete inguru, Tolosaldeko Hitzak Pako Aristiri egindako elkarrizketa batean esandakoa datorkit burura: “Euskara gure aisialdiko menuaren osagarri bat bihurtu da”.

Halere, ez dugu ahaztu behar, azken urte hauetan goi-mailako formazioa euskaraz eskaintzeko lanean jardun duen Udako Euskal Unibertsitatea. Halaber, aurreko astean bertan jakin genuen Gipuzkoako Foru Aldundiak UEUren lanaren aitortza egin zuela, lankidetzarako hitzarmen bat sinatuta.

Beraz, UEUren adibideari jarraiki, norbanako zein euskal komunitateak, euskara ardatz izango duen eta Euskal Herria bere osotasunean hartuko duten egitasmoak bultzatzeko lanean jarraitu behar dugu Euskal Herri euskalduna lortze bidean.

Leire Udabe Aizpurua

BIZITAKUAK , BOTA PURRUSTA , HAUSNARRIAN

Enpresak eta euskara uztartuz egingo den azoka da Enpresarean. Elkarlana sustatzea, esperientziak trukatzea eta euskararen erabilerak negozio munduan dituen onurak agerian uztea du helburu.

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen  proiektua da Enpresarean. Egunez egun frogatzen du Ziurtagiriaren Elkarteak, lan alorrean euskararen erabilera bermatzen duen enpresen balio erantsia handia dela, eta guztion begi bistan jarri nahi dute abantaila hori zein den. Baina ez hori bakarrik. Enpresen arteko elkarlana sustatu nahi da, proiektu berriak abiarazteko gune izan nahi du, eta hornitzaile eta bezero berriak topatzeko aukera paregabea izango da.

Urriaren 2an ospatuko da Kursaalen eta egitarau oparoa osatu da dagoeneko. Informazio gehiago www.enpresarean.org webgunean topa dezakezu.

ERREMINTAK , ZE BERRI

Twitter-en euskarazko itzulpena atzo, abuztuak 6, publikatu zuten, euskal internauten komunitateak jada euskaratu baitu webgunea.

Munduko webgunerik garrantzitsuenetakoak pixkanaka euskaraz izatea lortu da: Google, Youtube, Facebook eta WordPress, gutxi batzuk aipatzearren. Twitter talde horretan sartu da, beraz. Lander Arbelaitzen ustez, Twitterrekin gertatu denak erakutsi du Internet bidezko kanpainetan zarata ateratzea lortzen dela: “Begira zer lortu dugun 2.000 inguru atxikipenekin. Oraindik euskaratuak ez dauden euskarriak enpresa handiei eskatzen asmatzen baldin badugu emaitzak lor daitezke. Sareak kanpainak antolatzeko bideak ematen ditu. Pena eman eta hizkuntza salbatzeko laguntza behar dugula esan beharrean, beren erabiltzaileak garela eta errespetuz tratatu nahi bagaituzte, euskara kontuan hartu behar dutela erakutsi behar diegu. Helburu onenak aukeratu eta Interneten kanpainak egiten hasi beharko genuke. Zergatik ez Androidak eta Apple etxearen iPhoneak eta Mac ordenagailuak hurrengo? Hori ere iritsiko da”.

Beste berrikuntza ere badugu ordea, Twitter euskaraz zenbat pertsonak erabiliko duten sistema garatu baitute iametza interaktiboa taldeko garatzaileek, “bi arrazoirengatik: batetik, guk geuk jakin dezagun zenbat garen; eta bestetik, kanpoan ere jakin dezaten zenbat garen”.

Mila esker itzultze lanetan aritu zareten guztioi; orain erabiltzaileon txanda da!

Guk ere dagoeneko konfiguratu dugu (@aldaba_info). Animatu eta hasi txioak idazten!!!

ERREMINTAK , ZE BERRI

Uztailaren 18an, Andra Mari Zuriko enparantzan agerraldia burutu zuen Gasteizko Kafe Antzokiaren aldeko plataformak eta egitasmo honen helburua zein den azaldu zuten: “Euskararen ezagutza eta erabilera ez dira neurri berean hazten ari. Erabilerak aurrera egin dezan arnasguneak behar ditugu gure hirian, eta guretzat Kafe Antzokiak eredu onak dira, euskara gizarte osora zabaltzeko, Gasteizko euskaldunok elkar ezagutzeko, hizkuntzak arnas hartzeko”. ”Proiektu kultural zabala, irekia eta parte-hartzailea proposatzen dugu eta egitasmoaren alde dagoen pertsona orori ateak parez pare irekitzen dizkiogu elkarlanean aritzeko.

Dagoeneko Gasteizko kulturgintzan eta euskalgintzan esanguratsuak diren ehun lagunetik gorak manifestuarekin bat egin dute, Lourdes Oñederra, Bernardo Atxaga, Elena Martinez de Madina edo Joseba Belokik, besteak beste.

 

Lehen sinadurak uztailaren 18an bertan jaso ziren agerraldiaren amaieran. Atxikimendua emateko bide desberdinak daude. Alde batetik plataformaren blogaren bitartez egin daiteke, baita plataformaren emaila “gasteizkokafeantzokia@gmail.com” eta Facebook-eko profiletik ere.  Horrez gain, datozen asteetan hiriko txoko desberdinetan sinadura emateko aukera egongo da.

 

EUSKALDUNTZIA , ZE BERRI