Osakidetzak hizkuntz lehentasunei buruz galdetuko die erabiltzaile berriei. Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko bigarren Planaren zirriborroak erabiltzaile guztien hizkuntz lehentasunen erregistro bat proposatu zuen. Jasotako kritiken ondorioz, erregistro horri uko egin zion Osasun Sailak behin betiko plana onartzean, Darpon sailburuak «legezkoa» zela berretsi zuen arren. Dena den, datu base zehatza aipatu ez arren, Osakidetzak datu horiek bilduko ditu.

Jon Darpon Osasun sailburuak eta Jon Etxeberria Osakidetzako zuzendari nagusiak aipatu planaren ildo nagusien berri eman zuten atzo Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean. Hizkuntz lehentasunei buruzko azalpenak eman zituzten. «Erabiltzaile berriei galdetzen hasiko gara, baina hasten garen unetik aurrera gure ateak irekita egongo dira guztientzat», azaldu du Etxeberriak.

Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko bigarren planak bi ildo zehaztu ditu. Alde batetik, ekainerako prest izango dute erabiltzaile berrien izenak hartzeko prozedura, eta, bertan, hizkuntz lehentasunari buruz galdetuko zaie. Bestetik, lehen arretako zerbitzuetan horri buruz galdetuko diete erabiltzaileei, eta datu pertsonalen atalean gordeko dute. Bi kasuetan erabiltzaileak oniritzia eman beharko du.

ZE BERRI

Gipuzkoako Foru Aldundiak (GFA), Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak ELE/Arnasguneak hedatuz izeneko proiektuari ekin diote elkarrekin. Proiektua lantzeko eta gizarteratzeko jardunaldiak antolatu dituzte UEUrekin lankidetzan.

Urtarrilaren 16 eta 17an egingo dira, Donostian, UPV/EHUren Carlos Santamaria zentroan. Eta matrikula doan izango bada ere, parte hartu nahi duenak, aurrez, izena eman beharko du.

Lurralde-antolakuntzak eta hirigintzak hiztun komunitatearengan duten eragina landuko da jardunaldi honetan. Hazkunde urbanistikoaren eta hizkuntza aldaketaren arteko harremanaz hausnartuko da. Bereziki, arnasguneei edo euskaldunen metaketa demografikoa jazotzen den guneei dagokienez.

HAUSNARRIAN , ZE BERRI

LAB, STEE-EILAS, ELA, Sortzen eta Ikasle Abertzaleak sindikatuek Nafarroan D ereduaren aldeko manifestaziora deitu dute abenduaren 18rako, “Irakaskuntzan, kolore guztiak” lelopean. Sindikatuotako ordezkariek salatu dutenez, “UPNk, PPNk eta Nafarroako Gobernuak euskal irakaskuntzari eraso egiteko baliatu dute Guardia zibilak irakasleen gainean egindako txostena”.

Sortzeneko Garikoitz Torregrosak D ereduko langileei esplizituki erabateko babesa eman diezaien eskatu dio Hezkuntza kontseilari Jose Iribasi, eta Intereconomia eta El Mundo hedabideen kontra legalki ekin diezaion, zabaldu dituen irudiengatik eta “gezurrengatik”.

LABeko Ainara Artetxek nabarmendu du txostena ez dela “kasualitatez” agertu, UPNk “erregimenaren amaiera berehalakoa dela ikusten duelako” baizik, eta horren aurrean “euskararen gaineko mamuak harrotzera” jo du.

Zentzu horretan, aurki matrikulazio kanpaina hasiko dela eta, UPNk ingelesezko eredua inposatzera joko duela nabarmendu dute. Antolatu duten manifestazioak egoera salatzea du helburu.

Bestalde, bihar, abenduak 10, kontzentrazioa egingo dute Foru Parlamentuaren aurrean, Iribas kontseilariak agertu beharko duela aprobetxatuz, eta “txostenaren mamia argituko den” itxaropenez.

BOTA PURRUSTA , ZE BERRI

Euskaraz Bizi eta Ikasi Herri Ekimena sortu berriak manifestazioa deitu du abenduaren 14rako Tafallan. Nafarroaren zonifikazioa bertan behera utzi eta haurrek euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatuko dute.

Nafarroako Gobernuak sustatzen duen hizkuntza eskubideen lurralde banaketa salatu du ekimenak, eremu mistoan eta eremu ez euskaldunean dituzten lege mugak alegia.

Ekimena abian jarri dutenak eremu ez euskaldunekoak dira eta haien ustez, “‘zonalde ez euskalduna’ eta ‘mistoa’ izendatutako eremuetan bizi garenok munduan beste inon ezagutzen ez diren mugak bizi ditugu egunero. Vascuencearen legearen ondorioz lerro batek banatzen gaitu euskaraz ikasi ahal izateko eskubidetik”.

Haurrek euskaraz ikasi ahal izateko egunero kilometroak egin behar dituztela salatu dute. Sosak gastatu behar dituzte horretan eta umeak errepidean arriskuan ipini.

Abenduaren 14ko manifestazioa ia ehun elkarte, alderdi politiko eta herritarrek babestu dute. Gehiengo sindikalak eta ia alderdi politiko guztiek ekimenaren alde egin dute, baita hainbat alkate eta zinegotzik ere.

Manifestua eta hitzorduak Izarbeibar-Lizarraldea webgunean.

BOTA PURRUSTA , ZE BERRI

“Mundial” hitza Hegoaldean zerbait itzela, izugarria, sekulakoa dela adierazteko erabiltzen dugu lagunarteko hizkeran. “Mundiala” ere bada Eusko Jaurlaritzako HPSk aukeratu duen leloa Euskararen egunerako. Leloa gustuko dut, kanpaina ez hainbeste.

Kontua da ekimenarekin munduko mapan kokatu nahi dutela zenbat euskaldun dauden bertatik barreiatuta. Ederki, polita izan daiteke. Baina zer ardura digu zenbat euskaldun dauden Namibian, Uzbekistanen edo Letonian?  Polita, baina ezdeusa! Itxurakeria eta eskaparatismo hutsa.

Egia esatera, benetan ardura diguna da jakitea nor den euskalduna Eibarko osasun etxean, Legutioko Correosen, Lezamako Kutxabanken, Zizurreko guraso elkartean, Ziburuko ile-apaindegian, Atharratzeko tabernan. Jakin gura genuke zenbat euskaldun garen Euskal Herrian, norekin egin dezakegun euskaraz mutur okerrik ikusi barik, erdarara jo gabe, naturaltasunez. Eta gainera, ziurtatu leku guztietan euskaraz egin ahalko dugula.

Iturria: eibar.org

HAUSNARRIAN

Nola mendez mende ipini dituzten kateak euskara zokoratzeko. Nola aurre egin dioten euskaldunek jazarpen horri. ‘Euskararen kate hautsiak’ liburuan jaso du lekukotasuna Euskal Memoriak. Bihar aurkeztuko dute lana.

Agindu bat zen. «Trebeziaz saiatu behar duzue herri horietan gaztelania sartzen… Arreta handiena gaztelania txertatzen jarriko duzue, eta, horretarako, ahalik eta probidentzia epelenak eta disimulatuenak emango dituzue, eragina nabari dadin errezelorik sortu gabe». 1717ko agindua zen, korrejidoreei igorria. Izan da gehiago ordutik. Eragin nabarmena izan dutenak, disimuluz aritu beharrik gabe egin dituztenak. Sokan etorri dira neurriak, eta kate bihurtu dira euskaldunentzat. Euskararen kate hautsiak. Liburu batean egin dute horien bilana.

HAUSNARRIAN , ZE BERRI

2012. eta 2013. urteetan izan duen diruarekin alderatuz, 341.200 euro gutxiago izango ditu hizkuntza sustatzeko programak.

Arabako Foru Aldundiak 686.500 eurorekin hornitu nahi du euskara sustatzeko programa 2014. urteko aurrekontuetan. 2012. eta 2013. urteekin izan duen diruarekin alderatuz, jaitsiera %33 da. Guztira, 341.200 euro gutxiago dira hizkuntz politikak garatzeko, proiektua bere horretan aurrera ateratzen bada. Euskararen aurrekontuari murrizketa handia egin nahi izan zioten 2013an popularrek (506.000 eurora), baina, EAJrekin lortutako akordio baten ondorioz, gastu erreala 2012koaren pare geratu zen. Sail gehienetan murrizketak izango dira. Murrizketatik libratzen dira kuadrilletan euskara teknikariak kontratatzeko laguntzak (233.000 euro).

BOTA PURRUSTA , ZE BERRI

Maren Belastegi UEMAko lehendakariak iritzi artikulua argitaratu du. Belastegiren iritziz “osasungintzan ere arnasguneak sortu ezean, nekez lortuko da Osakidetzan euskararen normalizazioa.” UEMA bere aldetik, “dagokion eremutik eta ahal duen neurrian” laguntzeko prest dagoela nabarmendu nahi izan du, eta “lankidetzarako gune berriak” eskaintzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari.

Iritzi artikulua: osakidetzan ere arnasguneak

HAUSNARRIAN , ZE BERRI

IXA taldea sortu zenetik 25 urte pasatu dira; denbora horretan, ordenagailuetan euskara erabili ahal izateko hainbat bitarteko sortu dituzte. Orain, ospakizun ekitaldietan murgilduta daude.

Gaur egun, ordenagailua piztu eta sarean euskaraz nabigatzeko aukera zabala dago. Orain dela 25 urte, berriz, oso bestelakoa zen egoera. Orduan, gaur egun bezala, teknologian ingelesa zen nagusi, baina beste hizkuntza komunitateak hasiak ziren itzulpen eta egokitzapen lanak egiten.

ZE BERRI

Osakidetzak badu II. Euskara Planaren zirriborroa, eta OEEk dokumentuari buruzko bere iritzia plazaratu du. Oro har balorazio positiboa egin badu ere, zer hobeturik ere ikusi du osasun langileen elkarteak II. Euskara Planaren zirriborroan. Beren iritziz “Planaren jarraipen batzorde orokorra zehaztu gabe uztea hutsune handia” da. Gainera, ezinbestekotzat jo dute “euskaldunen bilguneekin lankidetza zintzoan aritzea, UEMArekin, besteak beste.” Eta “planaren aterpean topaleku ofizial bat sortu beharko” litzatekeela uste dute.

ZE BERRI