(…) bi herritar zibil horiek (farmazialaraiak eta neuk) eskubidea ukan behar dute euren aukerako hizkuntzan mintzatzeko, horixe da koskaren koska.

Hori posible gerta dadin, ordea, bide bakarra dago eta ez besterik: gai ez denak (farmazialariak) bestea (ni) ulertzeko haina ikasi behar du. Hori gertatzen ez den artean, beti izango da gatazka bi herritarron artean edo, ia beti bezala, txikienak (euskaldunak) irentsi beharko ditu zapuak. Biak ala biak lekuko bi (ala hiru) hizkuntzak ulertzeko gai izan arte, baten batek ezin izango ditu bere eskubideak gauzatu. (…)

HASIER ETXEBERRIA

HAUSNARRIAN

Euskara normalizatu nahi ez dutenekin euskara politika adostu ez gero zertarako balioko digu?

IÑAKI LASA (KONTSEILUKO KIDEA)

HAUSNARRIAN

Gu Bilbon bizi gara eta ez zaigu arrotza egoera. Nik neuk, oraindik sumisio keinuak baditudan arren, gero eta haserreago nago, eta gero eta harroago nago (zentzurik zakarrenean) nire euskalduntasunaz. Pentsatzen genuen dena eginda zegoela. Oker geunden. Iturria

Josu Goiko

ZE BERRI

Erabilera sustatzera begirako politika garrantzitsua da eta horra ekimen ugari bideratu behar da, dudarik gabe, baina benetako lehentasuna ezagutzaren unibertsalizazioan dugu, herritar guztiek euskara ezagutzea ezinbestekoa da, gutxienez ulermen mailan, inor ez dadin diskrimina hizkuntzagatik, Izan ere, euskaldun bat erdara erabiltzera behartzen denean, euskalduna diskriminatu egiten da.

Iturria: BERRIA, Ereiaro

JOANMARI LARRARTE

HAUSNARRIAN

“Osakidetzak berak 30 urte bete dituenean oraindik 4 langiletik 3 euskaldunak ez izatea porrota ez bada, ez dakit zer den, baina sano ez gabiltzala argi, eta ondo ere ez, jakina.”

Iturria: berria

Josu Larrea / Sortuko euskara arloko arduraduna

BOTA PURRUSTA , HAUSNARRIAN

“Aurtengo Zinemira saila aurkeztu du Donostiako Zinemaldiak, euskal ekoizpenak biltzen dituen saila, alegia. Azken urteotan, bertako pelikulen presentzia areagotzeko ahalegina egin du jaialdiak, baina espainiar kutsua dario oraindik.”

Iturria: argia.com / jendartean bloga

Mikel Garcia Idiakez

HAUSNARRIAN

(…) “Nik, ordea, zeremoniak utzita, misiolariaren abitu beltza erantzi eta zuen arteko indigena izan nahi dut berriro, orain dela 25 urte bezala, eta zuekin batera ozen abestu, Iruñeko alde zaharrean, euskaldun izatearen poza.”

Iturria: karkara.com

Jabier Zabaleta, Orioko Udaleko euskara teknikaria

HAUSNARRIAN

Euskaraz amets egiten dugunok, euskaraz pentsatzen dugunok, ama hizkuntza euskara dugunok, Euskara putzu sakon eta ilun bat zen abesten dugunok, euskara teknikariaren presentziaz hizkuntza aldatzen dugunok… euskaraz bizi-bizi egiteko nahia sentituko al dugu Orion! Euskaraz raka-raka egitekoa.

Lazkao Txikiri ere galdetu omen zioten: Euskararen alde zer egin behar diagu Joxe Miel? Zer egin beharko diagu, ba? Hitz egin!

Iturria: KARKARA.COM

XABIER SUKIA

HAUSNARRIAN

Orion bizi daitezke euskaraz jarrera kontziente hori gabe ere; baina, kanpora doazenean (Donostiara, Bilbora, unibertsitatera, lanera…), braust egiten dute hizkuntza-aldaketa, tresna ideologikoak falta zaizkielako euskarari eusteko. (…)

(…) Euskararen erabilera suspertu nahi dugunok motibazioan eta euskaldunen arteko ohituretan eragin behar dugu eta, horretarako, euskara erabili NAHI duten herritarrak behar ditugu, ahal den guztietan euskaraz egiteko jarrera kontziente eta proaktiboa izango dutenak; alegia: euskararen aktibistak behar ditugu.

Iturria: karkara.com

 

 

JABIER ZABALETA

HAUSNARRIAN

“Ligan abantaila daukagu, euskaraz hitz egiten badugu inork ez digulako ulertzen”

Lotura

Jagoba Arrasate

ZE BERRI