)

Zarautzen ere udalarekin harreman osoa euskaraz izatea nahi dugu; bai kiroldegian baita komunikazioa euskara hutsean egiten ez duten sailetan ere.

BOTA PURRUSTA , ZE BERRI

Zaila izaten da euskaltegian ikasitakoa gero kalean erabiltzea. Hainbat arrazoi daude horretarako: konfiantza falta, lotsa, ingurunea… Kontu jakina da: erabiltzen ez dena ahaztu egiten da.

Horretaz jabeturik, duela urte batzuk, AEK-k abian jarri zituen euskaltegitik kanpo euskara praktikatzeko programak : berbalagun, mintzalagun, mintzakide…

Programak horiek zubiak dira, ezagutzatik erabilerara iragotzeko zubiak. Zubi horiek zeharkatuz, indartuko da euskal komunitatea.

www.praktikatu.org

EUSKALDUNTZIA

Hizkunek antolatutako Xabier Amurizaren hitzaldia Zaldiko Maldiko elkartean, Iruñean 2013ko Maiatzaren 22ean.

HAUSNARRIAN

Hamaika telebistako Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Paul Bilbao, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko idazkari nagusiak jardun zuen. Hain zuzen, datorren urtarrilaren 16 eta 17an Donostian egingo den Lurraldea eta Hizkuntza jardunaldien berri eman zuen, euskararen egoeraren inguruan hausnartzearekin batera.

Jatorrizkoa: HamikaTB

ZE BERRI

Pasa den astean euskalgintzako hainbat kide Europako Parlamentua ezagutzera joan ziren. Hona hemen euskalgintzako hainbat kidek esandakoak.

HAUSNARRIAN , ZE BERRI

Abenduaren 7an Orioko Herriko Plazan egindako jaialdian aurkeztu zuen bertako udaleko Euskara batzordeak udazken honetan grabatutako bideoa. Bideoa ‘Euskaraz bizi-bizi’ egitasmoaren barruan grabatu du Orioko Udalak, herritarren hizkuntza-kontzientziazioan eragiteko asmoz.

Orioko euskara batzordeak adin eta kolore askotako oriotarrak bildu eta euskarari buruz hizketan jarri ditu, talde txikitan: euskararen egoera nola ikusten duten, zer etorkizun aurreikusten dioten, erabilera bultzatzeko zer egin beharko litzatekeen… Hizketaldi horietan esandakoekin 23 minutuko bideoa osatu du, larunbateko jaialdian aurkeztu zena.

Iturria: sustatu.com

ZE BERRI

‘Hizkuntzak Biziberritzeko Estrategiak’ aditu-tituluak badu bere kantua: ‘Eremunduan’. John Buhameak egin du musika eta Jon Sarasuarenak dira hitzak.

BIZITAKUAK , ZE BERRI

Euskaraz argitaratutako lehen liburua da Linguae Vasconum Primitiae, Bernard Etxeparerena. 1545. Liburuko hitzaurrea kantura eraman du hemen, Imanolek.

ZE BERRI

76 dira euskara erabiltzeko konpromisoa Laudioko Udalarekin sinatzera animatu diren herriko denda, taberna eta enpresa txikiak. Laudioko merkatari, ostalari eta zerbitzu-enpresarientzako euskara planaren baitan sinatu dute akordioa. Horrela, sinatzaile bakoitzak konpromiso maila bat hartuko du euskararekiko.

Informazio gehiago

ZE BERRI